XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

matxinatuek Errepublikaren aurka ziharduten eta azken honek laguntza eskatu zien Europa osoko herrialde askori.

Churchill Espainiako gerra zibil hasi berrian parte ez hartzearen alde agertu zen.

Horrek esan nahi zuen gurago zuela Franco, Errepublikaren defentsan ari zirenak baino.

Jarrera hori agerian geratu zen behin espainiar Errepublikak Londresen zuen enbaxadoreari bostekoa ukatu eta lepoa eman zionean, kaka, kaka, kaka xuxurlatzen zuen bitartean.

1937ko maiatzean Baldwinek lehen ministro izateari utzi zion eta bere ordez Neville Chamberlain izendatu zuten (1903an Churchillekin istiluak izan zituen Joseph Chamberlainen semeetako bat).

Honek Europako egoera lasaitu eta bake bideak jorratu nahi zituen.

Bitartean, Churchillen jarrerak guztiz kontrakoa izaten jarraitzen zuen.

Aurreko urtean Hitlerrek Rhineko gune desmilitarizatua bereganatu zuenetik, alemaniar inbasio baten arrisku bizia ikusten zuela esaten zien entzun nahi zioten apurrei.

Beldur horiek areagotu baizik ez ziren egin 1938an Anscflluss izenekoa gauzatu eta Austria alemaniar Reich-arekin batuarazi zuenean.